XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
5.4. Ralliement: errepublikaratzea1878-an hiltzen da Pio IX-a eta Leon XIII-arekin haro berri bat hasten da Elizan.
Biharamunean, 1879-an, jabetzen da bere buruaz Errepublika.
Urte berean dator Parisera
Eta politiko antiklerikalekin harremanetan hasiko da, harreman ofizialetatik kanpora ere.
Badirudi diplomazia berri bat jaio dela Erroman.
5.41.
Laikogintzaren erasopean1880-1886etan laikogintzaren erasoa gogor dator, baina Aita Saindua isilik dago.
Katoliko amorekaitzak ez dute sobera ulertzen sistima berri hau, Pio IX-arenean eskolatuak bait dira gehienak.
Leon XIII-ak maiteago du isilpean lan egin eta eztabaidak isilik gozatu, katolikoak elkartuaz eta gobernuarekiko harremanak leunduaz.
1883-an hiltzen da Chambord-eko kontea, 1884-ko urtarrilean Veuillot, eta 1884-eko otsailean argitaratzen du Leon XIII-ak bere
Aita Sainduak erlijio-politikaren eztabaidan
Elizaren eskubideak defenda daitezela eskatzen du, baina defentsa hau ez dadila bestelako politika gogoekin nahas.
Monarkizaleek ulertu zioten noski, baina ez zitzaion jarraitu bakezko jokabide honetan.
Gotzaineriak ez zion lagundu eta kazetari katolikoek ere ez.